XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) indartsua eta ile luzekoa zen.

Bidaiari eta artzainei lapurreta egiten zien.

Kobazulo batean babesten zen eta han altxor handia omen zuen.

Ezin zuten harrapatu.

Emakumeak harrapatzen zituen eta geroztik haien berririk ez zen izaten, batena izan ezik:

SILVAN ERRALDOIA ETA MARIETA

Esaten dutenez, Silvanek Marieta izeneko emakume herritar bat bahiturik zeukan.

Harekin ordu asko ematen omen zituen bere gordelekuaren ondoan eguzkia hartzen.

Erraldoiak bere burua bahitutako gajoaren altzoan edukitzen omen zuen;

emakumeak bitartean ileak orraztu eta zorriak kentzen zizkion.

Eguzkiari, Marietaren laztanei eta bere altzo epelari esker, egun batean Silvanek lo sakon hartu zuen.

Emakumea kontu handiz askatzen hasi zen eta azkenean Silvanengandik libre geratu zen.

Harri gogorraren gainean burua utzita esna ez zedin, Marietak buruko gisa bere mantala utzi zuen harri gainean, eta ihes egin zuen.

Silvan esnatu zenerako, bere orraztaile bizkorra urrundua zen.

Kobazuloaren aurreko mendi batean korrika ikusi zuen, eta utzi zion mantala erakutsiz, honela zioen iruzur eginda utzitako Silvanek: Marieta, Marieta! Torna a oscar la mandileta! (Marieta, Marieta! Zatoz mantalaren bila.!). Marieta, noski, ez zen itzuli.

(Severino Pallaruelo-k kontatua)